XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Zorigaitzekoak izan ginen nonbait, zeren hamabostaldi batean, iragarkia prentsan hiru aldiz zabaldu arren, bi eskaera baino ez bait genuen jaso.
Bata osasun txarreko eliz-gizon batengandik
Ene emazte maiteak biziki nahi zuen haren eskaintza onartzea, biok aldez aurretik ezarritakoaren azpitik bazegoen ere; gizonaren talentuak eta garrak ene bihotz fedegabe eta tematian eragin dohatsu bat izango zuelako esperantzak bultzatuta, zalantzarik ez.
Nik, neure aldetik, ez nuen haren erlijio jite hori gogoko.
Ez nuen seme-alaben buruak dogma mitikoz betetzerik nahi
Hortaz ez nuen haren eskaintza onartzerik izan; eta ordudanik behin baino gehiagotan uste izan dut ez nintzela behar bezain zuhurra izan horrela jokatzean.
Beste eskaintza
Ordurako hasia nintzen benetan kezkatzen, gure projektu txiki hark, kalkulatutako etekinak ekarri beharrean patrikak ia hutsik laga zizkidan; izan ere aipatu iragarkiaren kostuaz gain, eta etortzekoa zen apopiloa behar bezala hartu nahiz, beste zenbait gastu txiki ere izan genituen, egoera normal batean inolaz ere hartuko ez genituzkeenak.
Halaxe zeuden gauzak (...).